Baliarraingo Zartagi ostatua esleitzeko deialdia zabaldu dute berriz

Ataria 2022ko abenduaren 1a

Interesatuek beraien eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 8an amaitzen zen berez, baina inork proposamenik aurkeztu ez zuenez, epea berriz zabaltzea erabaki du udalak, mugarik gabe.

Baliarraingo Udalak Zartagi ostatua kudeatzeko deialdia zabaldu zuen urrian, Euskadiko kontratazio profilean. Interesatuek beraien eskaintzak udal erregistroan aurkezteko epea azaroaren 8an amaitzen zen berez, baina inork proposamenik aurkeztu ez zuenez, epea berriz zabaltzea erabaki du udalak, mugarik gabe.

Hileko kanona 200 euro + BEZa izango da, eta horren barruan etxebizitza ere sartzen da. Bermea, berriz, 1.500 eurokoa izango da. Deialdiaren oinarriak udaletxean bertan eskura daitezke edota Baliarrain.eus webgunean. Bestela, 943 88 90 03 telefono zenbakira deitu edo udala@baliarrain.eus helbide elektronikora mezua bidali daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!