Ostiralean emango diote jarraipena Baliarraingo Udazken Kulturalari

Ataria 2022ko urriaren 26a

Pasa den ostiraleko Gazte Egunarekin eman zioten hasiera abenduaren 24ra arte luzatuko den egitarauari; azaroaren 14an Joseba Sarrionandia izango da herrian.

Egitaraua
  • Urriak 28, ostirala
    • Kalabaza tailerra, Zartagi Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Urriak 29, larunbata
    • Gaztain bilketa, Zartagi Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Urriak 31, astelehena. Gau beltza.
    • 18:00. Gaztain jatea, beldur erretzea, kanpaiak, argiak itzali, kalabazak jarri, puska biltzea, afaria eta beldur ibilbidea, Zartagi Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Azaroak 11, ostirala
    • 19:00. Hitzaldia: Elikadura munduan dauden jukutriak eta etorkizunerako gako batzuk elikadura eta Euskal Herri hobe baterantz. Hizlaria: Edorta Agirre.
    • Segidan. Pikoteoa eta tertulia.
  • Azaroak 14, astelehena
    • 19:00. Munduari bira eman zion ontzia liburuaren aurkezpena eta eleberrian planteatzen diren arazoen inguruko solasaldia, Joseba Sarrionandiarekin.
  • Azaroak 18 - abenduak 2
    • Euskaraldia + Hikaldia (aurreko 4 asteetan hika ikastaroa).
  • Azaroak 26, larunbata
    • Bazkaria elkartean (elkarteak antolatuta).
    • Ondoren. Andoni Ollokiegiren kantaldia.
  • Abenduak 3, larunbata
    • 18:00. Hikadromoa. Mahaietan, hika tertulian.
  • Abenduak 16, ostirala
    • 19:00. El camino es la agroecologia dokumentalaren emanaldia eta sorpresa, ekonomatoak antolatuta.
  • Abenduak 24, larunbata
    • Etxez etxe kantuan eta Olentzeroren jaitsiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!