'Hikastaroa' egingo dute Baliarrainen

Ataria 2022ko urriaren 17a

Baliarrainen Euskaraldiak irauten duen egun berdinetan 'Hikaldia' egin nahi dute. Hika eta noka praktikan jarri ahal izateko sei orduko ikastaroa antolatu dute, eta izena eman beharko da.

Euskaraldiaren 3. edizioa bertan dela kontuan hartuta, Baliarrainen, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Hikaldia egingo dute. Hamar egunez eta 24 orduz hika biziberritzea eta noka ez galtzea jarri dituzte helburu artean.

Euskararen erregistro informala ikasi eta praktikatzeko aukera eskainiko diete, ordea, herritarrei. Horretarako, Hikastaroa antolatu dute. Sei orduko ikastaroa izango da, lau egunetan, eta urria amaieran hastea aurreikusten dute.

Urriak 27, azaroak 3, azaroak 10 eta azaroak 17 ostegunak izango dira egunak. Ordubete inguruko saioak izango dira 18:00etan hasita, liburutegian. 

Informazio gehiago nahi duenak, ostiralean izango du aukera, eta 17:00etatik 19:00etara mahaia jarriko dute plazan. Eta jada izena eman nahi duenak bi telefono zenbaki ditu eskura: 669 712 740 (Amets) edo 669 025 330 (Josu).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!