Gizon bat hil da Baliarrainen, autoa iraulita

Ataria 2022ko ekainaren 17a

Autoa errepidetik irten eta irauli egin da; gidariak 74 urte zituen eta Ikaztegietakoa zen.

Goizaldean izan da istripua, Baliarraingo GI-3851 errepidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 01:00 aldera gertatu da ezbeharra. Autoa errepidetik irten da eta hainbat bira eman ondoren irauli egin da.

Larrialdi zerbitzuetako langileak abisua jaso eta berehala bertaratu dira ezbeharra gertatu den tokira, bertan artatu dute baina minutu gutxira hil da, lesio larriak zituelako. Ikaztegietako gizonezkoak 74 urte zituen. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!