130 lagun inguru bildu dira herriko bazkari esperoenean

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 1a

Maiatzaren Lehena baliatu ohi dute Baliarrainen txekor jatea egiteko, eta bi urteko etenaldiaren ostean, ohiko ohiturari berriro eutsi diote herritarrek.

Pandemiaren eraginez, Baliarrainen ere hainbat ohitura alde batera utzi behar izan dituzte bi urtez. Horietako bat Maiatzeren Lehenean antolatzen ohi duten txekor jatea izan da, baina aurtengoan ez du hutsik egin. Izan ere, bezperatik erretzen jarritako txekorra prest zegoen gaur eguerdiko bazkarirako. Herritarrak sukaldari lanak egiten dituzte, eta haiek dira, txandak eginez, txekorra erretzeaz arduratzen direnak. Behin pilotalekua bete ostean, zerbitzari lanak ere egiten dituzte. Guztira 130 lagun inguru bildu dira gaurkoan, eta herritarrak ez ezik, inguruko herrietako jendea ere animatu dela esan dute bertakoek. Bi urteren ostean “gogokin” zeudela eta gaurko eguna “oso gustora” hartu dutela aipatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!