2022/02/12 11:00
2020ko urriaren 21ean haizeteak herri mendian, Astagainen, zeuden pinudietan kalteak sortu zirenez, Baliarraingo Udalak eroritako pinuak eta geratzen zirenak kendu, eta bertan, bertako landarearekin basoa berreskuratzeko asmotan hasi zen. Honela, Zuhaitz Eguna antolatu dute larunbatean eta herritarrak parte hartzera gonbidatuta daude. Landaketak amaitu eta herriko ostatuan hamaiketakoa egingo dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?