Iñaki Perurena Baliarrainera etorriko da

Ataria 2022ko otsailaren 4a

Harria. Maitasun istorioa kontakizuna eta erakustaldia eskainiko du Iñaki Perurena leitzarrak, hilaren 11n, Baliarrainen. 12 urtetik gorakoek sarrera erosi beharko dute bost euroren truke.

Baliarraingo Udalak Iñaki Perurena gonbidatu du herrira. Harria. Maitasun istorioa kontakizuna eta erakustaldia eskainiko du leitzarrak, balionitzeko gelan.

Hilaren 11n, ostiralean, 19:00etan izango da, eta bertara gerturatzeko beharrezkoa izango da sarrera erostea. 12 urtetik gorakoek erosi beharko dute sarrera bost euro ordainduz, eta herriko Zartagi tabernan jarri dituzte salgai. Baina 12 urtetik beherakoek saiora gerturatzeko asmoa badute, izena eman beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!