Mapa berria, herriguneko eta auzoetako izenekin

Ataria 2021eko irailaren 13a

Baliarraingo Udalak herri sarreran mapa berria jarria du, herriguneko eta auzoetako etxe eta baserri izen guztiak eskura izan ditzaten.

Herri sarreran jarri du herriko mapa Baliarraingo Udalak. Herrigunean eta auzoetan dauden etxe eta baserrien izenak zerrendatu dituzte, bakoitza non den kokatu ahal izateko.

Kanpotik doazenentzat eta herrian bertan bizi direnentzat lagungarri izatea du helburu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!