Baliarraingo Udalak konpostaren gaineko hitzaldia antolatu du ostiralerako. Udaletxean izango da 18:00etan hasita. Pertsona kopurua mugatua izango denez, izena eman beharko da osteguna bitartean udala@baliarrain.eus-era mezua idatzita edo 680 399 133 telefono zenbakira deituta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?