'Ekologista naiz baina...' hitzaldia eskainiko du Gorka Egiak

Ataria 2021eko urtarrilaren 22a

Baliarraingo Udalak 'Ekologista naiz baina...' hitzaldia antolatu du, baina beharrezkoa da joan nahi duenak aldez aurretik izena ematea.

Gorka Egiak eskainiko du hitzaldia Baliarraingo udaletxean, urtarrilaren 29an, ostiralean. Gehienez ere 20 pertsona sartu ahal izango dira, eta 18:00etan emango zaio hasiera hitzaldiari. 

Izena emateko udala@baliarrain.eus helbide elektronikora mezua idatzi beharko da, edo 680 399 133 telefono zenbakira deitu. Apuntatzeko azken eguna hilaren 27a da. Izena ematean, lehenik eta behin herritarrak lehenetsiko dituztela adierazi dute udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!