Koronabirusa

Ez da txekor jaterik izango Baliarrainen

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Aurten egunez aldatuta ospatzekoak ziren txekor jatea Baliarrainen. Zehazki, igandean egingo zuten, baina jakina den moduan, ez da egingo. Antzerkia atzeratu egingo dute.

Herritarrek urteak daramatzate txekor jatea antolatzen Baliarrainen. Gehienetan, maiatzaren lehen egunean ospatzen dute eguna, baina aurten hilaren 26an egitekoak ziren. Koronabirusa dela eta bertan bera geratu da, eta ziurrenik aurten jada ez da egingo. Bazkariaren aurretik, ordea, Jentibaratz elkartearen eskutik antzerkia eskaintzekoak ziren Baliarrainen, eta antzerkia atzeratu egingo dutela adierazi dute udaletik.

Bestetik, eta udalak antolatuta, ostiralerako, Jose Miguel Barandiaranen bizitzaren inguruko eta baita, Baliarrain herriarekin izan zuen harremanaren gaineko hitzaldia aurreikusia zuten, Jon Aizpurua ataundar hizlariarekin. Kasu honetan, hitzaldia ere atzeratu egingo dute. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!