Koronabirusa

Koronabirusaren aurrean hainbat erabaki hartu dituzte Baliarrainen

Tolosaldeko Ataria

Baliarraingo Udalak larrialdi egoeraren aurrean, herritarrei begirako neurriak hartu ditu, betiere haien ongizatea bermatzeko. 

Honakoak dira hartu dituzten erabakiak:

  • Adinekoentzat erosketa zerbitzua. Herritarren batek erosketa egitea nahi badu, 669 025 330 telefono zenbakira deitu beharko du, eta boluntario talde batek bideratuko du.
  • Edozein behar edo ideia. Bestelako beharren bat sortzen bada (zaintza, egur falta...) edo ideiaren bat, abisatu eta antolatuko da.
  • Marrazkiak haurrentzat.  Etxeko orduak xamurragoak izateko, margotzeko marrazkiak banatuko dituzte buzoietan.
  • Liburutegia. Liburuak hartu daitezke eta liburuaren argazkia eta kodea bidali mezu bidez Aitziberri. Inor badago, itxaron joan arte. Zuzeneko zerbitzua itxita egongo da.
  • Udala. Zuzeneko harrera itxita egongo da. Telefonoz edo emailez komunikatu.
  • Ikastaroak. Gazte lokala, gimnasioa eta eskulan, yoga, pilates eta euskara ikastaroak bertan behera bi astez gutxienez.
  • Bertso afaria. Bi hilabetez atzeratuko da.
  • Ostatua. Ez zaio martxoko alokairua kobratuko.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!