Urteko Herri Batzarra egingo dute, larunbatean, Baliarrainen

Ataria 2020ko urtarrilaren 23a

Larunbatean 11:00etan elkartuko dira udaletxean, eta gai ordena zabala dute herritarrekin konpartitzeko.

Baliarraingo Udalak herritarren parte hartzea bultzatuz, herritarrekin batera egin nahi du herria, eta herritarrek informazioa izan dezaten Urteko Herri Batzarra deitu du larunbaterako.

11:00etan udaletxean elkartuko dira, eta, hasteko, 2019 urteko diru kontuen berri emango dute. Ostean, aurtengorako aurreikusi dutenaren berri jakingo dute herritarrek. Bestetik, azken hiru hilabeteetan parte hartze prozesu bat izan du martxan udalak, eta herritarrengandik jasotakoaren emaitzak emango dituzte ezagutzera. Bukatzeko, aurtengo asmoen berri emango zaie bertaratzen diren herritarrei.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!