Baliarraingo udazken kulturalari amaiera emango diote larunbatean. Lehenik, 18:00etan, Aralar, mundua lekua den lurra dokumentalaren aurkezpena izango dute, eta zuzendariak bertan izango dira azalpenak emateko. Ondoren, bertaratzen direnek gaztaina jatea egingo dute Arkaitz elkarteak antolatuta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?