Udazken kulturala indartsu hasi dute Baliarrainen

Ataria 2019ko urriaren 28a

Baliarrain 1568. urtea hitzaldian 52 herritar elkartu ziren. Mikel Prieto historialariak gidatu zuen Udazken kulturaleko lehen ekitaldia.

 

Aste honetako egitaraua:

Urriak 29, asteartea

Kalabaza tailerra: Herriko gazte eta haurrek kalabazak egingo dituzte Gau Beltzerako, Guraso elkarteak eta gazteek antolatuta.

Urriak 31, osteguna

Gau Beltza.

17:00. Gaztetxoek kalabaza tailerrean egindako kalabazak herria zehar jarriko dituzte.

18:00. Gaztain jatea plazan.

Ondoren, bakoitzak bere beldurrak idatziko ditu papertxoetan eta gaztain jateko sura botako dituzte. Herriko argi guztiak itzali eta puska biltzea egingo dute gero, etxez etxe.

Bertan bildutako pintxoak elkarrekin afalduko dituzte haur, gazte eta helduak mozorrotuta daudela.

23:00. Beldur ibilbidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!