Atzera begira hasiko dute udazken kulturala Baliarrainen

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 24a, 15:30
Adin guztietako herritarrentzat antolatu dituzte ekitaldiak

Mikel Prieto historialariak 'Baliarrain 1568 urtea' hitzaldia eskainiko du bihar, Lopetedi baserrian.

Udazkena kultur ekitaldiz bete dute Baliarrainen. Aurten Gau Beltza errepikatuko dute, eta hori baino lehen kalabaza tailerra egingo dute. Egitaraua indartu dute, eta hasi ere modu berezian egingo dute. Izan ere, Mikel Prietok Baliarrain 1568 urtea hitzaldia eskainiko du. Udaleko artxiboko idatziak berreskuratzen eta herriko etxeetako historia osatzen ari dira eta horretaz ariko da.

EGITARAUA

Urriak 25, ostirala

19:00.Mikel Prieto historialariaren Baliarrain 1568 urtea hitzaldia, Lopetedi baserrian.

Ondoren,luntxa Zartagi jatetxean, udalaren eskutik.

Urriak 29, asteartea

Kalabaza tailerra: Herriko gazte eta haurrek kalabazak egingo dituzte Gau Beltzerako, Guraso elkarteak eta gazteek antolatuta.

Urriak 31, osteguna

Gau Beltza.

17:00. Gaztetxoek kalabaza tailerrean egindako kalabazak herria zehar jarriko dituzte.

18:00. Gaztain jatea plazan.

Ondoren, bakoitzak bere beldurrak idatziko ditu papertxoetan eta gaztain jateko sura botako dituzte. Herriko argi guztiak itzali eta puska biltzea egingo dute gero, etxez etxe.

Bertan bildutako pintxoak elkarrekin afalduko dituzte haur, gazte eta helduak mozorrotuta daudela.

23:00. Beldur ibilbidea.

Azaroak 9, larunbata

19:00.Mikel Gorosabel bakarlariaren kontzertua Lopetedi baserrian. Sarrerak 8 euro, internet bidez.

Azaroak 17, igandea

14:00.Herri bazkaria Arkaitz elkarteak antolatuta. Udalak herriko adinekoak gonbidatuko ditu.

Azaroak 30, larunbata

17:00.Esperimentu Ginkana: herriko haurrek esperimentuak egingo dituzte Guraso Elkarteak antolatuta.

Abenduak 1, igandea

18:00. Dantza filma, udaletxeko azpiko aretoan.

Abenduak 3, asteartea

Ospatu gure hizkuntzaren eguna zuek dakizuen bezala.

Azaroak 14, larunbata

18:00. Aralar, mundua lekua den lurra dokumentalaren emanaldia eta solasaldia zuzendariekin.

Ondoren, gaztaina jatea egingo dute Arkaitz elkarteak antolatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!