Ama Birjin bezpera, eguna eta biharamuna aprobetxatzen dituzte baliarraindarrek festarako. Asteazkeneko txupinazoarekin ekingo diete jaiei eta segidan, herri mailako pilota partiden finalak jokatuko dituzte. Kirol pixka bat egin ondoren, paella jatea egingo dute.
Txartelak Zartagi ostatuan erosi beharko dira, abuztuaren 9a baino lehen. Arratsaldean, umeek jolasak izango dituzte eta helduagoek ere ederki pasako dute Txikiren bakarrizketarekin. Aurten, ogitarteko plana egitea pentsatu dute 21:00etan eta festarekin jarraitzeko Harresi taldea eta DJ Balda izango dituzte.
Festetako egun nagusian ere kirola gailenduko da goizean egingo den Jexux Nazabalen oroimenezko LVII. Txirrindulari Igoerarekin eta arratsaldeko pilota partidekin. Ondoren, Obaneuke musika taldearen kontzertua egongo da. Afalostean jarraituko du festak Imanol Ituiñoren Magia parrastan ikuskizunarekin eta Obaneuke taldearen erromeriarekin.
Adinekoek hasiko dute festetako azken eguna mezarekin eta hamaiketakoarekin. Arratsaldean umeek gozatu ederra hartuko dute puzgarrietan saltoka. Jarraian, lehiaketa bitxi aipagarri bat jokatuko dute: txapel jaurtiketarena. Txapela urrutien nork botatzen duen jakindakoan, herri afaria egingo dute. Azken egunean ere ez da festarako aukerarik faltako. Bide Batez taldearen erromeriarekin dantzan aritu ostean agurtuko dituzte baliarraindarrek festak, hurrengo urtera arte.
EGITARAUA
ABUZTUAK 14, ASTEAZKENA
11:00. Txupinazoa.
11:30. Herri mailako pilota partiden finalak.
14:00. Paella jatea. Txartelak Zartagi ostatuan erosi beharko dira abuztuaren 9aren aurretik. Haurrek bost euro ordaindu beharko dute eta helduek hamabost euro.
Ondoren. Mus txapelketa
18:00. Haur jolasak.
20:00. Txikiren 40 urte eta aldapan behera niek bakarrizketa.
21:00. Ogitarteko plana.
Iluntzean. Harresi taldea.
Ondoren. DJ Balda.
ABUZTUAK 15, OSTEGUNA
11:00. Meza nagusia.
11:45. LVII. Txirrindulari Igoera, Jexux Nazabalen oroimenez.
18:00. Pilota partidak:
Zubizarreta / Elizegi eta
Elola / Irazustabarrena.
Ondoren. Obaneuke musika taldea.
22:30. Imanol Ituiñoren Magia parrastan ikuskizuna.
Iluntzean. Obaneuke taldearekin erromeria.
ABUZTUAK 16, OSTIRALA
11:00. Meza.
Ondoren. Adinekoentzako hamaiketakoa.
15:00. Puzgarriak.
18:00. Txapel jaurtiketa.
20:00. Herri afaria.
Iluntzean. Bide Batez taldea.