Txekor jateak 110 lagun elkartu ditu

Ataria 2019ko maiatzaren 1a

Maiatzaren Lehena baliatu ohi dute Baliarrainen txekor jatea egiteko, eta gaurkoan ere, ez dute hutsik egin. 110 lagun bildu dira pilotalekuan.

Bezperatik erretzen jarritako txekorra prest zegoen gaur eguerdiko bazkarirako. Herritarren artean erretzen dute, txandak eginez. Eta behin bazkaltiar guztiak pilotalekua betez eseri ostean, zerbitzari lanak ere herritarrek egiten dituzte.

Herritarrez gain, hutsik egin gabe, kanpotik ere gerturatzen dira Baliarrainera bazkaltzera. Aurten, iazko kopurua gainditu dute. "Ederra" dagoela adierazi dute bertaratutako batzuek, bazkaltzen ari ziren bitartean.

Bazkariaz gain, argazki erakusketa ere ikusgai izan dute erabilera anitzeko aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!