Inoizko gaurik beltzena

Erabiltzailearen aurpegia Josu Ozaita 2018ko azaroaren 1a

Baliarrainen Gau Beltza izan dugu bart, lehen aldiz. Beltz-beltza izan zen gaua; oso. Iluntasunak argitasunari irabazi zion, nahiz eta izarrik ikusteko aukerarik ez izan.

Euriak ez zuen nahi izan traturik. Gaztaina jatean elkartu ziren herritarrak mozorrotuta, eta beraien beldurrak paperean idatzi eta erre ostean, etxez etxe abiatu ziren puska biltzera. Euria goitik behera, eta janaria etxeetatik furgonetara. 20 etxe pasa ostean, elkarteko goxotasuna. Janari eta edari ugari mahai gainean, eta mozorroaren jolasa giroan.

Beldur ibilbidearekin eman zitzaion amaiera, haur, gazte eta heldu. Jendeak susto giro hori gorputzean sentituz, amaiera polita eman zitzaion gauari. Mozorroa, iluntasuna, sustoa, beldurrei elkarrekin aurre egiteko nahia, jana eta edana (gozokiak barne)... osagai garrantzitsuak dituen festa, herri giroa elikatzen dutena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!