Adinekoek hamaiketakoa hartzen zuten bitartean, eguerdian toka txapelketa eta maratoia jokatu ziren. Lasterketako saioan, 7 urte bitartekoetan, Irati Bengoetxea eta Telmo Gurrutxaga izan ziren aurrenak; gaztetxoetan, 8-15 urte artekoetan, Sara Irastortza eta Julen Bereziartua; eta helduetan, Jaxone Garmendia eta Jon Zubeldia. Tokari dagokionez, 7 urte artekoetan Oier Etxeberriak irabazi zuen, 8-15 urte artekoetan Antton Olaberriak, eta helduetan, Pili Loinazek eta Markel Irastortzak.
Arratsaldean, zezen mekanikoaren txanda izan zen eta hor gehien iraun zutenak Urko Iztueta, haurren artean, eta Ibai Nazabal, helduen artean, izan ziren. Jende ugari elkartu zuen beste lehiaketa txapel jaurtiketarena izan zen. Haurren artean Aimar Zunzunegi eta helduen artean Unai Garmendia izan ziren txapela urrutien jaurti zutenak.
Txapelketa gehiago ere izan dira festetan. Esaterako, asteartean mus txapelketa jokatu zen, 18 bikoterekin, eta Mertxe Bereziartua eta Patxi Arteaga izan ziren irabazleak.
Argazkiak: Josu Ozaita eta Tolosaldeko Ataria