Ehundik gora pertsona elkartuko dira igandeko txekor jatean

Ataria 2017ko apirilaren 26a

Maiatzaren 1aren inguruan elkartu izan ohi dira Baliarrainen txekor jatea egiteko. Aurten egun bat lehenago egingo dute jan-edana, apirilaren 30ean, igande honetan, hain justu. Ehun txartel inguru saldu dira eta zenbait herritarrek izena emateko asmoa dute oraindik, beraz, ohiko moduan, herriko frontoian jende ugari bilduko da.

Bazkaria 14:00ak aldera izango da, eta aurretik, frontoiaren ondoan, ohi bezala ere, Aramako lore saltzailea izango da, 11:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!