Andra Mari jaiak 2016

Eguzkipean azkarrenak, Maider Unanue eta Haritz Kortaberria

Eneritz Maiz 2016ko abuztuaren 15a

Andra Mari egunez hutsik egiten ez duen lasterketa izan da goizean, Baliarrainen. 12:00etako suziriak txikienen lasterketari eman dio hasiera eta ordu erdi geroago izan da helduena. Lehenak helmugan Haritz Kortabarria eta Maider Unanue izan dira lehia estuan irabaziz. Haurretan, berriz, Aratz Guridi izan da azkarrena.

Eguzkiak ederki berotu du Baliarrainen Jexux Nazabalen omenez egin denLIV. Txirrindulari igoera. Maldan gora zetozen txirrindulariak animatzeko jende asko bildu da errepide bazterrean, eta baita plaza inguruan ere. Askok itzala bilatu dute horretarako.

Haurren sailkapena:

1. Aratz Guridi (Beasain) 9,51

2. Iker Iribar (Ibarra) 9,56 eta tarteko helmuga.

3. Unax Iztueta (Baliarrain) 9,58 eta herriko lehena.

Gizonezkoen sailkapena:

1. Haritz Kortaberria (Aretxabaleta) 6,35

2. Jokin Aduriz (Oiartzun) 6,36

3. Juan Eskisabel (Tolosa) 6,52

Tarteko helmuga: Joseba Zubeldia

Herriko lehena: Arkaitz Arteaga

Helduena: Jexux Ibarbia

Emakumezkoen sailkapena:

1. Maider Unanue (Arama) 11,42

Arratsaldean, 18:30ean, Gorriti eta bere animaliak izango dira, eta festei amaiera emateko ardura berriz, Unsain taldeak izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!