Ama Birjin jaiak 2016

Txupina lehertzearekin batera hasi da jaia

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 13a

Gaur hasi eta astelehenera bitarte luzatuko dira Baliarraingo Ama Birjin jaiak. Eguraldi ezin hobearekin hasi dituzte festak eta ondo pasatzeko gogorik ere ez da faltako bertan.

Hemen gaur eta biharko egitaraua:

ABUZTUAK 13, LARUNBATA

17:00. Txupinazoa.

Ondoren. Ume jolasak, eta umeen emanaldia.

21:00. Herri afaria.

Jarraian. DJ Momomo.

 

ABUZTUAK 14, igandea

11:00. Meza nagusia.

12:00. Hirugarren adinekoentzako hamaiketakoa.

Segidan. Herri mailako toka txapelketa eta herri mailako maratoia.

19:00. Mozorro festa. Kantu poteoa Joxe Mendizabalekin.

22:00. Bokata jana, sagardoa eta ardoa doan.

Jarraian. Joxe Mendizabalekin erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!