Arkaitz Arteaga: "Bakoitzak berea ematen baldin badu finala estu egongo da"

Asier Imaz 2016ko uztailaren 25a

Horrela bai, horrela gustura egoterik badago. 
Gustura, bai. Bazen garaia. 

Zer aldatu da Gipuzkoako Txapelketako final hartatik?

Ez dakit. Azken entrenamenduetan gustura ibili naiz, baina ez dakit. Betiko martxan jarraitu dut nik. Finalean baino urduriago nengoen, baina ondo hasi eta ondo atera da.

Noiz esan diozu zeure buruari, gaur bai, hau beste kontu bat da.

Aurreneko maila ebaki eta segituan. Gaur bai, gaur ondo hasi naiz; gustura.

Aldatu dena eta agerian geratu dena, saio amaieran eskuak altxatu izana da.
Hain justu horixe ospatu nahi izan dut. Gustura ibili izana. Hori eskatzen nion neure buruari, eta hori lortuta, oso gustura geratu naiz.

Berriro ere finala, eta berriro ere laurok. Aldeak estu ibiliko direla ematen du.
Igor eta ni multzo berean aritu gara, eta nahiko gertu ibili gara. Kilo gutxi batzuen gorabeheran. Sailetan ere berdintsu ibili gara. Nire ustez gaur ikusi da finalean sartu garen laurak hobeto ibili garela. Orain, bakoitzak bere maila ematen baldin badu, finala nahiko estu egongo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!