Hainbat ekitaldi San Isidroren inguruan

Ataria 2016ko maiatzaren 10a

Jakoba Errekondok hitzaldia emango du.

Jakoba Errekondok bere liburuaren aurkezpena egingo du, haurrentzako txorimalo tailerra egingo da eta Zartagi jatetxean bazkaria antolatu da.

Maiatzaren 13an, ostirala, 19:00etan, Jakoba Errekondoren hitzaldia izango da, erabilera anitzeko gelan. Egun bat beranduago, larunbatean, txorimalo tailerra izango da haurrentzako, 16:00etan hasita, frontoian. Bazkaria igandean izango da, 14:00etan, eta izena emateko udaletxera deitu behar da. Maiatzaren 12a da horretarako azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!