Baliarraingo jaiak 2015

Hasi dira Baliarraingo Andra Mari jaiak

Ataria 2015eko abuztuaren 14a

Hiru eguneko festa jarri dute Baliarrainen. Urtero aldatzen den sei laguneko taldea aritu da festa batzordean igandera bitarteko egitaraua prestatzen. Horietako bat da Josu Ozaita.

Baliarraingo erretirodunek asteazkenero izaten dute hitzordua herriko plazan. Eskulanak egin eta elkarrekin egiteko baliatzen dute asteroko zita. Festa batzordeak herriko erretirodunek egindako ahalegina eskertu nahi izan du eta haiek piztu dute jaiei hasiera emateko suziria.

Jai batzordeko kideek hiru eguneko ekitaldiak antolatu dituzte. Txupinazioaren ondoren, gaur, pintxo lehiaketa egin dute eta arratsaldez, besteak beste, bertsotxoootx ekimena izango da. Herriko hiruzpalau etxeetan jan-edanak prestatuko dituzte eta Anjel Mari Peñagarikano eta Bixente Gorostidik bertsotan egingo dute etxe horietatik buelta.

Hona hemen egunotarako Baliarrainen prestatu duen egitaraua:

ABUZTUAK 14, OSTIRALA
11:00. Txupinazoa.
Ondoren. Pintxo lehiaketa.
14:00. Paella jatea.
Baliarraingo saharar lagunek cous cous-a eta te dastaketa eskainiko dituzte.
17:30. Haurren pelota txapelketako finalak.
18:30. Bertsotxoootx: Angel Mari Peñagarikano eta Bixente Gorostidirekin batera.
21:00. Zahagi sagardoa.
23:00. Unsain.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
11:00. Meza nagusia.
12:00. LIII.Txirrindulari igoera Jexux Nazabalen oroimenez.
18:00. Gorriti eta bere animaliak izango dira.
19:00-20:00. Zesuma.
23:00. Pelota partida: Saralegi eta Gorrotxategi, Olazabal eta Otxandorenaren aurka.
24:00e. Zesuma.

ABUZTUAK 16, iGANDEA
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hirugarren adinekoen hamaiketakoa.
12:00. Herri mailako toka txapelketa.
12:00. Maratoia.
Eguerdian eta arratsaldean.
Bere karikatura egilea.
17:00. Txapel jaurtiketa.
17:30.. Ume jolasak: Ginkana.
21:00. Herri afaria.
Jaiei amaiera emateko. Bide batez taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!