Baliarraingo jaiak 2015

Baliarraingo erretirodunek piztu dute jaiei hasiera emateko suziria

Ataria 2015eko abuztuaren 14a

 7 1439554816305
 26 1439554950679
 28 1439554964959
 1 1439554774147
 2 1439554781266
 3 1439554788076
 4 1439554794800
 5 1439554801499
 6 1439554809413
 8 1439554823136
 9 1439554829908
 10 1439554836657
 11 1439554843904
 12 1439554850979
 13 1439554858209
 14 1439554865047
 15 1439554872096
 16 1439554879423
 17 1439554886907
 18 1439554894095
 19 1439554900979
 20 1439554908423
 21 1439554915230
 22 1439554922135
 23 1439554929510
 24 1439554936764
 25 1439554943702
 27 1439554957891
 29 1439554972133

Hiru eguneko festa jarri dute Baliarrainen. Urtero aldatzen den sei laguneko taldea aritu da festa batzordean igandera bitarteko egitaraua prestatzen. Herriko erretirodunek izan dute jaiei hasiera emateko ohorea.

Baliarraingo erretirodunek asteazkenero izaten dute hitzordua herriko plazan. Eskulanak egin eta elkarrekin egiteko baliatzen dute asteroko zita. Festa batzordeak herriko erretirodunek egindako ahalegina eskertu nahi izan du eta haiek piztu dute jaiei hasiera emateko suziria.

Jai batzordeko kideek hiru eguneko ekitaldiak antolatu dituzte. Txupinazioaren ondoren, gaur, pintxo lehiaketa egin dute eta arratsaldez, besteak beste, bertsotxoootx ekimena izango da. Herriko hiruzpalau etxeetan jan-edanak prestatuko dituzte eta Anjel Mari Peñagarikano eta Bixente Gorostidik bertsotan egingo dute etxe horietatik buelta.

Hona hemen egunotarako Baliarrainen prestatu duen egitaraua:

ABUZTUAK 14, OSTIRALA
11:00. Txupinazoa.
Ondoren. Pintxo lehiaketa.
14:00. Paella jatea.
Baliarraingo saharar lagunek cous cous-a eta te dastaketa eskainiko dituzte.
17:30. Haurren pelota txapelketako finalak.
18:30. Bertsotxoootx: Angel Mari Peñagarikano eta Bixente Gorostidirekin batera.
21:00. Zahagi sagardoa.
23:00. Unsain.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
11:00. Meza nagusia.
12:00. LIII.Txirrindulari igoera Jexux Nazabalen oroimenez.
18:00. Gorriti eta bere animaliak izango dira.
19:00-20:00. Zesuma.
23:00. Pelota partida: Saralegi eta Gorrotxategi, Olazabal eta Otxandorenaren aurka.
24:00e. Zesuma.

ABUZTUAK 16, iGANDEA
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hirugarren adinekoen hamaiketakoa.
12:00. Herri mailako toka txapelketa.
12:00. Maratoia.
Eguerdian eta arratsaldean.
Bere karikatura egilea.
17:00. Txapel jaurtiketa.
17:30.. Ume jolasak: Ginkana.
21:00. Herri afaria.
Jaiei amaiera emateko. Bide batez taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!