«Hitanoa gutxietsia dago»

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 5a, 10:27

Baliarraingo Josu Ozaita antropologoa elkarrizketatu du Berria egunkariko Ugaitz Agirre kazetariak. Ozaitak hitanoaren egoera aztertu du eta garrantzirik ez zaiola eman uste du, eta ez dela bultzatu. Adierazkortasuna bultzatzeko eta euskararen erabilera handitzeko bide ona litzatekeela esan du.

Tolosaldean egindako ikerketa baten bidez, gazteen artean hitanoaren egoera nolakoa den aztertu du Josu Ozaita antropologoak (Baliarrain, 1980). Bat soziolinguistika aldizkarian argitaratu du lana: Hurbilpen bat: Tolosaldeko gazteek hitanoari buruz duten pertzepzio, diskurtso eta praktikara. Hamabi gazterekin elkarrizketak egin ditu.

Zerk bultzatu zaitu hitanoari buruzko ikerketa bat egitera?

Uste nuen guri ez digutela askorik erakutsi hitanoa eskolan: soilik bi egunetan edo taula bidez, baina ez dugu ikasi. Gero, kalean entzutean, erakargarri bihurtzen da, saltseatzen hasten zara, eta zure bizitzaren parte bihurtzen hasten da. Akatsak egingo ditugu, baina erabiltzen dugu. Jende askori gertatzen zaio hori, eta, nahiz eta hitanoa ez den bultzatzen, presentzia handia du. Hori zergatik gertatzen den jakin nahi nuen.

 

Elkarrizketa osoa www.berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!