Txekor batek bilduak

Ataria 2015eko maiatzaren 1a

Egun handia izan ohi da maiatzaren 1a Baliarrainen. Urte asko daramatzate baliarraindarrek txekorra burruntzian erre, eta egun osoko festa antolatzen.

Bart 20:00etan hasi ziren txekorra lotzen, eta sua 00:00ak aldera piztu zuten. Goizaldera arte, binaka egin dituzte txandak sua mantendu eta txekorra buelta eta buelta ibiltzeko. 14:00etarako txekorra punttu-punttuan jarri dute.

Herritar kopurua baino gehiago biltzen da egun honekin herrian. Aurten, 150 pertsona elkartu dira herriko pilotalekuan: heldu, haur eta gazte guztiek elkarrekin pasa dute eguna.

Herriaren gehiengoak parte hartzen du era batera edo bestera. Prestaketa edota garbiketa lanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!