Baliaindarrak mahaiaren bueltan

Ataria 2014ko maiatzaren 2a

Txekor jatea egiten dute urtero, maiatzaren 1ean

Egun berezia izan zuten  Baliarrainen maitzaren 1ean. Herri bazkaria egiten dute urtero egun horretan, txekor jatea, hain zuzen. 15 urtetik gorako ohitura da, eta 160 pertsona inguru elkartu ziren mahaiaren bueltan, herri osoa ia eta baita kanpotarren bat edo beste.

Bezperan hasi ziren herritarrak txekorra prestatzen; gau guztian zehar txandaka ibili ziren txekorra zaintzen. Auzolanean antolatzen dute bazkaria.

Bestalde, Oier Iribar Sanfilippo gaixotasuna duen haur ibartarraren alde Mahalako bi saski zozketatu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!