Larraitzen edota Amasan ez ezik, festa giroa nagusituko da bihar, Baliarrainen. Txekor jatea egingo dute herriko pilotalekuan. Dena den, bazkari legea egiteaz gain, 13:00etan aizkolariak (Azurmendi-Otaegi), trontzalariak (Etxeberria-Astondoa, Gorostidi-Intxausti, Gabirondo-Esnaola, Iraola-Garmendia) eta lokotx biltzea (Eneko Garmendia-Ion Goikoetxea) izango dira pilotalekuan. Arratsaldean, Iraola-Garmendiaren ikuskizuna izango da.