Jaietarako proposamenak egiteko epea zabaldu dute

Tolosaldeko Ataria

Burutik taldea aritu da aurtengo Asteasuko San Pedro festetan.

Proposamenak bidaltzeko azken eguna abenduaren 1a izango da. Gero, abenduaren 16an egingo duten jai batzordean eztabaidatuko dituzte proposamenak.

Asteasuko Udala datorren urteko San Pedro jaietarako proposamenak biltzen ari da. Herritarrek jaietan ikusi nahiko lituzketen musika taldeak eta ekitaldiak proposatzeko aukera dute.

Proposamenak bidaltzeko azken eguna abenduaren 1a izango da eta jasotako proposamen guztiak abenduaren 16an, 19:00etan, egingo den festa batzordean aztertuko dira. Proposamenak egiteko honako formularioa bete beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!