Bidegurutzea biribilgune bihurtzeko lanak hasi dituzte Asteasun

Tolosaldeko Ataria

Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldiko eskakizun bati erantzun dio; urtarrilera arte ez dute trafikoan aldaketa handirik aurreikusi.

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2631 (Villabona-Asteasu) eta GI-3630 (Asteasu-Alkiza) errepideen arteko bidegurutzea egokitzeko lanak hasi ditu. Aspaldiko eskakizun bati erantzuten diote lanok.

Proiektuaren helburua gaur egungo bidegurutzea biribilgune batekin ordezkatzea da, bide-segurtasuna hobetzeko eta ibilgailuen biraketak errazteko.

Lanak dagoeneko hasi badira ere, datorren urtarrilera arte ez da errepidean aldaketa handirik espero. Hortaz, oraingoz, ibilgailuek ohiko moduan zirkulatu ahal izango dute. Nolanahi ere, Asteasuko Udalak ohartarazi die gidariei arreta berezia jartzeko eta obra-eremutik igarotzean kontuz ibiltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!