Larunbatean Tranpazulo Eguna egingo dute Asteasun, Asteasuko Txosna Herrikoiak antolatuta, udalaren laguntzarekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute, mendi-buelta, hamaiketakoa, poteoa, bazkaria eta musikarekin. Antolatzaileek gogorarazi dute herritarren laguntza eta ardura ezinbestekoak izango direla eguna behar bezala gauzatzeko.
Goizean, 07:30ean eta 10:00etan, mendi bueltak egingo dituzte, bi ibilbide aukeran: laburra eta luzea. Mendizaleek kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute. Ibilaldien ondoren, hamaiketakoa egingo dute parte-hartzaileek, eta, jarraian, poteoa izango da.
15:00etan hasiko da bazkaria. Menuak entsalada, piper beteak, kostilla, postrea eta kafea izango ditu. Menu begetarianoa eta zeliakoentzat egokitutako menua ere eskainiko dituzte.
Arratsaldean, berriz, 17:00etan, herriko elektro-txarangak alaituko du giroa.