2023ko uztailaren 21ean, 33 urteko Ion Eskisabel tolosarra hil zen Gasteizen, makina batek harrapatuta. Bost enpresako langilea zen, eta istripua Gasteizko Talleres Aratz lantegian lanean ari zela gertatu zen. Astelehenean, senitartekoek enpresaren aurkako prozesu penala abiatu zuten Gasteizen.
LAB sindikatuko ordezkarien esanetan, epaiketan agerian geratu da enpresak prebentzio-neurriak hartzeko izan zuen hutsunea. «Lotsagarria da ikustea gaur egun enpresa nola saiatzen den errua hildako langileari berari eta LABeko delegatuei botatzen. Arazo guztiaren erantzukizuna haiei egozten die, nahiz eta nabarmena izan enpresaren prebentzio-falta».
Inpunitatearekin amaitu beharra dagoela adierazi du Iriartek: «Justiziak enpresarien gainean pisu gehiago jarriko balu, lan-heriotza gutxiago egongo lirateke. Enpresek prebentzioa integratu behar dute».