LAB sindikatuak deituta, Ion gogoan lan istripurik ez! lelopean elkarretaratzea egingo dute bihar, hilak 6, Asteasuko Bost enpresaren aurrean, 13:30ean.
2023ko uztailaren 21ean 33 urteko langile tolosar bat hil zen Gasteizen, makina batek harrapatuta. Bost enpresako langilea zen, eta Gasteizko Talleres Aratz lantegian lanean ari zela gertatu zen istripua.
Sindikatutik esan dutenez, enpresaren aurkako epaiketa datorren astean hastekoa da, eta familiari elkartasuna adierazteko egingo dute elkarretaratzea.