Asteasuko Siemens Gamesako langileak greba mugagabean daude; multinazionalak Espainiako estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi du, eta horrek Euskal Herriko negoziazio esparru propioak arriskuan jarriko lituzke.
Hain zuzen ere, enpresako zuzendaritza gaur bildu da akordio horren inguruan jarduteko Zamudioko instalazioetan. Asteasuko langileek autobusa antolatu dute eta Zamudiora hurbildu dira elkarretaratzea egiteko eta esparru propioaren alde mobilizatzeko.
60 lagun inguru bildu dira Zamudioko lantegiaren atarian. Siemens Gamesako langileak joan dan urriaren 19tik daude greba mugagabean, eta adierazi dutenez enpresaren zuzendaritzak orain arte ez du inongo pausorik eman.