Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Musu bete urte ikuskizun berria Asteasuko frontoian izango da azaroaren 29an.
Ikuskizuna 11:30ean hasiko da Asteasuko frontoian. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan, Asteasuko kultur etxean edo Kutxabanken online salmenta-plataforman.
«Zatoz gurekin udazkena, negua, udaberria eta uda musuz betetzera. Marigorringoren laguntzarekin, urtaroak, musuak, kantak eta dantzak izango ditugu protagonista», adierazi dute pailazoek ikuskizuna aurkezteko.