Mundu Bat Asteasun ekimenaren barruan, kulturarteko festa egin dute goiz osoan zehar. Herrira etorri berri direnei harrera egin diete lehenik, eta ondoren, jai giroan murgildu dira. Janari eta edari postuak izan dira herriko plazan, Herrialde bat, plater bat izenburupean. Guztira, zazpi herrialdetako postuak jarri dituzte; Katalunia, Nikaragua, Maroko, Kolonbia, Peru, eta Dominikar Errepublikakoak izan dira, besteak beste.
Herrialde horietako plater eta edari ezagun eta berezienak dastatzeko aukera izan dute azokara gerturatu diren herritarrak, eta ez dira gutxi izan. Adin guztietako herritarrak animatu dira kultur desberdinetako zaporeak dastatzera.
Azokaren ostean, haurrentzako gozokiak banatu dituzte, eta musikarekin borobildu dute eguna; La otra calle musika taldearen emanaldia izan da.