Datorren igandean, Mundu Bat Asteasun ekimenaren barruan, kulturarteko festa egingo dute goiz osoan zehar. 12:00etatik aurrera, janari eta edari postuak izango dira herriko plazan, Herrialde bat, plater bat izenburupean.
Igandean, 10:30ean hasiko da eguna, harrera-saioarekin. 11:30ean, berriz, kulturarteko festa irekiko dute, eta etorri berrien aldeko brindisa egingo dute.
Ondoren, 12:00etatik 13:30era, Herrialde bat, plater bat izenburupean, hainbat herrialdetako jakiak eta edariak dastatzeko aukera izango da. 13:30ean, haurrentzako gozokiak banatuko dituzte, eta musikarekin borobilduko dute eguna: La otra calle musika taldearen emanaldia izango da 13:00etatik 15:00etara.