Upategira irteera antolatu dute

Tolosaldeko Ataria

Urriaren 31n egingo dute irteera, eta izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da; prezioa 55 eurokoa izango da, deskontuak aplikatu aurretik.

Urriaren 31n Gomez de Segura upategira irteera antolatu du Asteasuko Udalak. Izena emateko, goizez udaletxera deitu beharko da, eta arratsaldez, kultur etxera. Horretarako azken eguna urriaren 26a izango da. Lehentasuna Asteasun erroldatutakoek izango dute.

Irteeraren prezioa 55 eurokoa izango da. Pausoz Pauso paseoetako parte-hartzaileei eta txartela osatuta dutenei 20 euroko deskontua egingo zaie.

Asteasuko autobus geltokitik 09:30ean aterako dira, eta aurrena Guardiara joango dira bisitan. Ondoren, upategia bisitatuko dute, eta bertan bazkalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!