Asteasuko neska-mutilek Azoka Solidarioa egin zuten joan den igandean, herriko frontoian. Prestatutako eskulanek eta bitxiek fruitua eman dute.
Egindako lanari esker, 254 euro bildu dituzte, eta jasotako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitatera bideratuko dute.
Udalak gaztetxoak zoriondu ditu egindako lanagatik. «Helburu solidarioak are bereziagoa egiten du ekarpen hau. Mila esker zuen parte-hartzeagatik eta konpromisoagatik».