Urriaren 3an, goizez, auzolana egingo dute Asteasun. Hainbat lan aurreikusi ditu udalak: mendi-ibilbideak txukuntzea, erreka garbitzea eta elizako eskailerak garbitzea.
Izena ematen dutenen kopuruaren arabera, jarduera bat, bi edo hirurak egingo dituzten erabakiko dute.
Izena emateko ondorengo esteka zabaldu du udalak. Haurrak ere izena eman ahal izango dute, betiere guraso edo arduradun batekin parte hartzen badute. Irailaren 29ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.