Kulturarteko festan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute

Tolosaldeko Ataria

Kulturarteko festa urriaren 25ean egingo dute. Herrialde bakoitzeko plater tipikoak ezagutzeko aukera izango da. Parte hartu nahi dutenek hilaren 28a baino lehen eman beharko dute izena.

Urriaren 25ean, Mundu Bat Asteasun ekimenaren barruan, kulturarteko festa egingo dute 11:30etik aurrera. Aurtengo festaren oinarria «Herrialde bat, plater bat» izango da. Norberak bere herrialdea ordezkatuz bertako plater tipiko bat prestatzeko aukera izango du.

Izena emateko, kultur etxera joan beharko da arratsaldez edo 626 23 58 84 telefonora deitu. Irailaren 28a izango da izena emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!