Irailaren 26an Asteasun egingo dute Tolosaldeko IV. Trikitixa Eguna. Asteasuko Udalaren laguntzaz antolatu du eguna Tolosaldeko Hauspotuz trikitixa elkarteak.
Egitaraua 11:30ean Asteasuko plazan abiatuko da. Bertan bilduko dira soinu-jotzaileak. Ondoren, Eleuterio Tapia herritarra omenduko dute, egunotan betetzen baitira 100 urte jaio zela.
Bazkaria egingo dute ondoren, 14:30ean. Helduentzako menuak 32 euro balioko ditu (hasierakoak, entsalada, oilaskoa parrillan eta postrea) eta haurrentzako menuak, berriz, 20 euro (saltxitxa eta hanburgesa patatekin).
Bazkarirako hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidera idatzi beharko da, edo, bestela Asteasuko kultur etxean izena eman beharko da. Ondorengo galdetegia beteta ere egin daiteke. IzenaAsteasun bilduko dira trikitilariak, Eleuterio Tapiaren jaiotzaren mendeurrena tarteko emateko azkeneko eguna, irailaren 15a izango da.
Trikitixa Eguneko egitarauak arratsaldean jarraituko du: 18:30ean kalejira erraldoia egingo dute eta 19:00etan Izer eta Alabierrek erromeria egingo dute.