Asteasuko Udalak datorren urteko egutegia argazki zaharrekin osatu nahi du, herriko historia eta oroitzapenak bizirik mantentzeko.
Horretarako, etxean edo familian gordeta dituzten argazki zaharrak eramateko eskatu die herritarrei: garai bateko kaleak, baserriak, eguneroko bizitzako irudiak... Pertsona bakoitzak gehienez 12 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Kultur etxera eraman beharko dira, eta eskaneatu ondoren, jabeei itzuliko zaizkie. Argazkiak aurkezten dituztenen artean Errigorako saski bat zozkatuko dute.