Asteasuko Azoka Berezia egingo dute irailaren 27an. Herrian bizi ez diren eta bertako azokan postua jarri nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Irailaren 2a baino lehen egin beharko dute eskera kultura@asteasu.eus helbidean edo 626 235 884 telefonoan.
Eskaera guztiak jaso ondoren aztertu egingo dituzte eta ondoren egongo dute onartutako eskabideen berri.
Asteasuko Azoka Berezian artisautza eta nekazaritza postuak izaten dira.