Asteasun euskararen oinarrizko ezagutzak eskuratzeko talde berri bat abiatu nahi dute datorren ikasturtean. Hasiera batean gurasoei zuzenduta egongo bada ere, herritar orok izango du parte hartzeko aukera.
Egitasmoaren helburu nagusietako bat ikaskuntza erraztea da. Horregatik, saioak eskola-ordutegian eta eskolan bertan egingo dituzte: astelehen eta asteazkenetan, 14:45etik 16:15era.
Matrikulazioa irailean egingo dute. Hala ere, taldea osatzeko interesa zenbatekoa den aurrez ezagutu nahi du Asteasuko Udalak. Horregatik, parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman beharko dute izena. Uztailaren 16a izango da horretarako azken eguna.