Asteasuko udal igerilekuak ekainaren 13an zabalduko ditu ateak. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonua berritzeko, dagokion eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartela ere eraman beharko da aktibatzeko. Eskabide-orriak udalaren webgunean eta udaletxean daude eskuragarri.
Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dute abonua, betiere soberakoak baleude. Udaletxeko arreta ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Igerilekuko prezioak eta gainerako baldintzak udalaren webgunean kontsulta daitezke.