Asteasun egingo dute larunbatean Senidetze Eguna

Ataria 2026ko maiatzaren 26a

Osteguna bitartean erosi daitezke elkartasunezko bazkarirako txartelak Adunan, Asteasun, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen.

Aiztondo bailararen eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetzea urteroko jai batekin ospatzen dute Asteasuko, Adunako, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo udalek. Aurten, Asteasun egingo dituzte ekitaldiak, larunbatean, maiatzaren 30ean.

Udaletxean egingo diete El Salvadorreko ordezkariei harrera instituzionala 12:00etan. Ondoren, plazan egingo diete herri harrera, eta eguna amaitzeko, elkartasun bazkaria Santamaña elkartean egingo dute.

Ostegunera arte erosi daitezke bazkarirako txartelak Asteasuko kultur etxean, Adunako Txantxanen, Amasa-Villabonako Iratzarren eta Zizurkilgo Iriarte eta Egarri tabernetan. Helduentzat 25 euroko prezioa izango du menuak, eta 14 urtetik beherakoentzat, 10 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!